Legezko oharra
Datu pertsonalen babesari dagokionez indarrean dagoen legeria (Europako 679/16 Erregelamendua —aurrerantzean DBEO— eta garatzen duen arautegia) eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei dagokienez dagoen erregulazioa (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, ESS Bilbao Partzuergoak (aurrerantzean ESS Bilbao) www.essbilbao.org webaren bidez egiten diren eragiketa guztietan aplikatuko diren erabilera-baldintza orokorrak jakinarazten dizkizu.
Jabetza intelektuala
Webgunearen jabetza intelektualari eta hango eduki guztiei dagozkien eskubideak ESS Bilbaorenak dira (helbidea: Ugaldeguren III poligonoa, A – 7B poligonoa, 48170, Zamudio (Bizkaia); IFK: G-95455473). Enpresa hau www.essbilbao.org domeinuaren titularra da, eta Bilboko Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribaturik dago.
Erabat debekatuta dago orrialde hau gutxi-asko aldatzea. ESS Bilbaok ez du bere gain hartzen baimenik ez duten erabiltzaileen manipulazioen edo aldarazpenen ondorioz erator daitekeen erantzukizunik. ESS Bilbaok ez du jabetza industrial eta intelektualaren eskubideei buruzko edo ESS Bilbaorekin loturik dagoen jabetzari edo eskubideari, zerbitzuei edo edukiei buruzko inolako lizentziarik edo baimenik ematen.
Edukien zati bat European Spallation Source-ren (ESS), Freepik-en eta Shutterstock-en jabetzakoak dira. ESS Bilbaok, kasu bakoitzean, erabiltzeko ustiapen-eskubideak, baimenak edo lizentziak ditu, baina inoiz ezingo ditu laga, prestatu edo besterendu.
Debekatuta dago webgune honen edukiak berauen jatorria aipatzeke edo horretarako berariazko baimena eskatzeke osorik edo partzialki erreproduzitzea. Baldin eta webgune honetan biltzen den informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, eta erabilera gaizto horrek ESS Bilbaoren jabetza intelektualari eta industrialari dagozkien eskubideetan kalteak eragiten baditu, ekintza egokiak abiaraztea eragingo du, eta hala denean, erabilera horien ondoriozko erantzukizunak betetzeko eskatu ahal izango da.
Erabiltzeko baldintzak
ESS Bilbaok ohartarazten du ESS Bilbao orrialde honetan biltzen diren materialak informazio hutserako gorde ditugula, eta beraz, ez direla aski kasu zehatz batean erabakiak hartzeko edo posizioak ezartzeko. Materialok ez dute ESS BILBAOk inongo gai zehatzi buruzko aholkularitza edo zerbitzu profesionalik eskaintzerik eragingo. ESS Bilbaok ez du bere gain hartzen arestian aipatu den informazioaren ondoriozko edo informazio hori erabiltzearekin loturik dauden kalte-galeren ondoriozko inolako erantzukizunik.
ESS Bilbao webgune honetan biltzen diren estekek edo loturek hirugarren pertsonek kudeatzen dituzten eta ESS Bilbaok inondik inola ere kontrolatzen ez dituen beste webgune edo orrialde batzuetara eraman ditzakete erabiltzaileak. ESS Bilbaok ez du webgune eta orrialde horien edukien eta egoeraren erantzukizunik, eta webgune honetatik orrialde horietara sartzeak ez du esan nahi ESS Bilbaok haien edukiak gomendatzen edo onartzen dituenik.
Legezko erabilera
Web orrialde honen eta beronen zerbitzuen erabiltzaileek trafikoaren legeen eta erabileren arabera baliatu behar dituzte bitartekook, eta web orrialdea eta beronen zerbitzuak ezin izango dituzte legez aurkako xede edo ondoreetarako erabili, ez eta hirugarren pertsonen eskubideei eta interesei kalte eragite aldera edota edozein eratara web orrialdeari kalteak eragin eta hura ezgaitu, gainkargatu edo narriatzeko moduan edo erabiltzaileek web orrialdea eta beronen zerbitzuak normal erabili eta gozatzea galarazteko moduan baliatu ere. Eginbehar hori betetzen ez dutenak erantzule izango dira web orrialdearen titularraren eta hirugarren pertsonen aurrean, baldin eta eginbehar hori ez betetzearen ondorioz kalte-galerarik eragin badute.
Akatsen bermea
ESS Bilbaok ez du bermatzen web orrialdean sartzean edo webgunearen edukietan akatsak gerta ez daitezkeenik; argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen direnean; erreprodukzio hori informazio hutsa emateko izango da, halako moldez non, baliozkotzat joko baita, ondorio guztietarako, haren buletin edo iturri ofizial egokian egiten den argitalpena.
Zerbitzuaren erabilgarritasuna
ESS Bilbaok beretzat gordetzen du bere webeko informazioa nahiz egitura edo aurkezteko era edozein unetan eta aurretiaz abisatu gabe aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
ESS Bilbaok ez ditu web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta segida bermatzen. Ahal denean, arrazoibidez, web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduan izan daitezkeen etenen berri emango da aurretiaz.
ESS Bilbaok ez du bere gain hartzen web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasunik edo segidarik ezaren ondoriozko, erabiltzaileek web orrialdeari eta beronen zerbitzuei egozten dieten erabileraren iruzurraren ondoriozko, webgunearen eta beronen zerbitzuen hutseginkortasunaren ondoriozko eta, bereziki (baina ez soil-soilik), web orrialdeak edo zerbitzuak ematen diren orrialdeak atzitzeko hutsen ondoriozko edonolako kalte-galeren erantzukizun oro.
Cookien politika
Cookien eta jarduera-fitxategiaren erabilera
Webgune honek cookiak erabiltzen ditu erabiltzaile batek haren gune eta orrialdeetan zehar nabigatzen jarduten duenean. Webgunean erabiltzen diren cookiak web zerbitzari baten bidez nabigatzaile batera bidaltzen diren fitxategiak dira, erabiltzaileek webgunean izaten dituzten jarduerak erregistratzeko eta erabiltzaileari nabigazio azkarragoa eta pertsonalizatuagoa errazteko. Erabiltzaileek beren nabigatzailea cookiak sartzea, horiek blokeatzea edo, hala denean, ezabatzea galarazte aldera konfiguratzeko aukera dute. Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileek webguneak bidaltzen dituen cookiak instalatzeko baimentzea.
Era berean, webgunearen zerbitzariek modu automatikoan detektatzen dituzte erabiltzaileek baliatzen duten sarearen IP helbidea eta izena. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduerak jasotzen dituen fitxategi batean erregistratzen da, ondoren datuak prozesatzeko eta estatistika arloko neurketak eskuratzeko; horrela, zenbat orrialde inprimatu diren, zenbat bisita jaso diren eta abar jakin ahal izango da.
Hala ere, ESS Bilbaok eta bere legezko ordezkariek ez dute erantzukizunik hartuko cookien politika honetan aipatzen diren hirugarrenek izan ditzaketen pribatutasun-politiken eduki eta egiazkotasunarengatik.
Web nabigatzaileak cookiak biltegiratzeko tresnak dira eta horiek ezabatzeko edo desaktibatzeko eskubidea leku horretatik gauzatu behar duzu. ESS Bilbaok eta bere legezko ordezkariek ezin dute bermatu aipatutako nabigatzaileek cookiak zuzen edo oker erabiltzen dituztela.
Batzuetan cookiak instalatu behar dira nabigatzaileak horiek ez onartzeko erabakia ahaztu ez dezan.
Cookien inguruko politika honi buruz edozein zalantza argitzeko gurekin harremanetan jar zaitezke harremanetarako atalaren bitartez.
Webgunearen monitorizazioa
Webgunea monitorizatzeko sistema propioak ez ezik, orrialde honek atariko kanpoko tresna estatistikoak ere erabiltzen ditu, ESS Bilbaoren zerbitzarietan kokatuta daudenak; horretaz gain, badu Google Analytics deritzon zerbitzua ere, hau da, Delawareko (Estatu Batuak) konpainia den Google, Inc. enpresak ematen duen analisi-zerbitzua. Hona hemen enpresa horren bulego nagusiaren helbidea:
1600 Amphitheatre Parkway
Mountain View, Kalifornia
CA 94043 EEBB
Google
Google Analytics zerbitzuak cookiak erabiltzen ditu webguneari erabiltzaileek gunea nola baliatzen duten ikusten laguntzeko. Cookiak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa, haren IP helbidea barne dela, zuzenean transmititu eta artxibatuko du Googlek Amerikako Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori, webgunearen erabileraren aztarnak jarraitzeko, haren jarduerei buruzko txostenak pilatzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturik dauden beste zerbitzu batzuk emateko.
Googlek hirugarren pertsonei helarazi ahal izango die informazio hori, baldin eta legerian hala ezarrita badago edo hirugarren pertsona horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen badute.
Googlek ez du bere IP helbidea esku artean duen beste ezein daturekin lotuko.
Webgune hori erabiltzean, Googlek informazioa goian adierazi diren moduan eta xede horietarako tratatzea onartzen du.
Datuen edota informazioaren tratamendua errefusatu ahal izango duzu, zure nabigatzailean cookiak ez erabiltzeko konfigurazioa hautatuz; hala ere, jakin behar duzu kasu horretan, beharbada, ezin izango dituzula webgune honen funtzionaltasun guztiak baliatu.
Jasotzen den informazioaren erabileraren ondoriozko erantzukizuna
Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunearen, bere zerbitzuen eta edukien erabilera soil-soilik bere ardurapekoa dela, kasu guzti-guztietan. Bai weberako sarbidea bai han dagoen informazioaren erabilera erabat erabiltzailearen erantzukizunpekoak dira, ez beste inorenak. ESS Bilbaok ez du inolako erantzukizunik izango webgunean sartu izanaren edo hango informazioa baliatzearen ondorioz edota edozein iritzi edota erabaki pertsonal edo enpresarial babeste aldera horiez egin daitekeen aplikazioaren ondorioz gerta daitekeen kalte-galeretan. ESS Bilbaok ez du bere gain hartzen web orrialdean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioaren edo bere edukien ondoriozko inolako erantzukizunik.
Pribatutasun-politika
Nor da tratamenduaren arduraduna?
Zure datuen tratamenduaren arduraduna ESS Bilbao partzuergoa da. Harremanetan jartzeko helbidea: Ugaldeguren III poligonoa, A pol., 7B – 48170 Zamudio (Bizkaia)
Nor da datuak babesteko ordezkaria eta nola jar daiteke berarekin harremanetan?
Datuak babesteko ordezkariak ESS Bilbaoren eta zure arteko bitartekari gisa jarduten du, ESS Bilbaok datuak babesteko legeria eta legeak ematen dizkizun eskubideak ESS Bilbaok berak betetzen dituela bermatzeko. Datuak babesteko ordezkariarekin rrhh@essbilbao.org helbide elektroniko honen bitartez jar zaitezke harremanetan.
Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak zure informazio-eskaerei eta/edo webgunearen bitartez egiten dituzun kontsultei erantzuteko erabiltzen ditugu.
- Zergatik erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Hona hemen zure datu pertsonalak erabiltzea ahalbidetzen digun oinarri juridikoa:
- webgunean kasurako gaitutako formularioaren bidez emandako baimena.
- ESS Bilbaok zure datu pertsonalak gurekin lan egiten duten eta zure informazio- eta/edo kontsulta-eskaerei hobeto erantzun ahal izango dieten enpresei helarazteko dugun bidezko interesa.
Datuak Babesteko Europako Araudi Orokorraren 6. artikuluak datu arruntei buruz ezarritako baldintzen edo, hala badagokio, Europako araudi horren 9. artikuluan datu berezietarako ezarritako baldintzen arabera datuak tratatzeko dugun legitimazioa gauzatuko da. Zerbitzugintza bakoitzean aplikatzen diren zilegitasun-tituluen berri emango zaizu, horien artean: baimena ematea, parte zaren erlazio juridiko bat gauzatzea, legezko obligazio bat betetzea, edo zerbitzuak eta eskuduntzak garatzeko gure interesa betetzea.
Gure ustez ESS Bilbaok zure datuak tratatzeko bidezko interesak ez ditu zure oinarrizko eskubideak eta askatasunak urratzen, intzidentala delako eta berau enpresa-talde multinazional baten kudeaketa arruntera mugatua dagoelako. Edonola ere, kontuan izan beti edukiko duzula rrhh@essbilbao.org helbidean aurka egiteko eskubidea, hala baderitzozu.
Datuen zehaztasuna eta egiatasuna
Gure zerbitzuen erabiltzaile zaren aldetik, ematen dizkiguzun datu pertsonalak zuzenak eta benetakoak direla eta indarrean daudela bermatzen diguzu eta horretaz erantzuten duzu. Halaber, haiek behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen duzu.
Era berean, datuak egunera ditzakezu edo baja eman dezakezu.
Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
ESS Bilbaok zure datu pertsonalak tratatuko ditu zure informazio-eskaera eta/edo iradokizuna erantzuten den arte. Zure eskaerari erantzun ondoren, zure datu pertsonalak datuen tratamendutik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak iraungitzeko epeak amaitu arte gordeko ditu. Epe hori gutxienez bost urtekoa izango da.
Nori ematen dizkiogu zure datu pertsonalak?
Zure eskaerari hobeto erantzun ahal izango dieten eta gurekin hitzarmenak dituzten enpresei emango dizkiegu zure datu pertsonalak.
Halaber, legezko betebeharrak betetzeko zure datu pertsonalak hirugarren batzuekin partekatzea beharrezkoa gerta daiteke.
Zure datu pertsonalak guri ematean zein eskubide dituzu?
Eskubidea |
Edukia |
Arretarako kanala |
Sarbidea |
Enpresaren fitxategietan jasotako zure datuak kontsultatu ahal izango dituzu. |
rrhh@essbilbao.org |
Zuzenketa |
Okerrak direnean, zure datu pertsonalak zuzendu ahal izango dituzu. |
|
Ezabatzea |
Zure datu pertsonalak kentzeko eskatu ahal izango duzu. |
|
Aurka egitea |
Zure datu pertsonalak ez tratatzeko eskatu ahal izango duzu. |
|
Eramangarritasuna |
Eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu. Halaber, lankidetza-hitzarmenak ditugun beste erakunde bati edo, lege-errekerimenduen bidez, eman ahal izango dizkiozu. |
|
Tratamendua mugatzea |
Zure datuen tratamendua ondoko kasu hauetara mugatzea eskatu ahal izango duzu:
|
Halaber, edozein unetan, zuk emandako baimena erretira dezakezu, eta horrek ez du aurretik burututako zure datuen tratamenduaren zilegitasunean eragingo. Baimena erretiratzeko eskaera rrhh@essbilbao.org helbidera mezu bat bidaliz egingo duzu, gaian “Datuen babesa” adieraziz. Zure eskubideak gauzatu ahal izateko eta zure baimena erretiratzeko, zure NAN agiriaren edo zure nortasuna frogatuko duen dokumentu baten kopia igorri beharko duzu.
Edozein kasutan, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren (www.aepd.es) edo beste edozein agintari eskudunen aurrean.
Sortze-data: 2018ko iraila