MEBT
MEBTak 3,6 MeV-eko protoi-sorta batekin, 62,5 mA-ko korronteekin eta 2.8 ms-ko pultsu nominalekin funtzionatzen du. MEBTek 3,81 m luze neurtzen ditu osagai diferenteak integratzeko. MEBTaren osagaiak euste-bateen gainean ipinitako huste-ontzi espezifikotan instalatuta daude.
11 lau poloko multzo bat —sortaren zeharkako ezaugarriekin bat egiteko— eta RF Buncher-eko hiru barrunbe —luzetarako parametroak betetzeko— erabiltzen dira. Sorta-pultsua lineako «chopper» azkar bat erabiliz osatzen da 10 ns baino gutxiagoko goranzko denborekin. Sortaren karakterizazioa diagnostiko multzo osatu baten bitartez egiten da: wire scanner, Emittance Meter Unit, Faraday Cup, BPMak, BCMak…).

HELBURUAK
1.
RFQatik irteten den sortaren ezaugarriak eta DTLaren sarrera bat etortzea, bai zeharka —lau poloak erabiliz— bai luzetara —RF Buncher-eko barrunbeak—, neutroien pultsua chopper azkarrarekin egokituz.
2.
Sorta bereiztea (sortaren korrontea, pultsuaren forma, tamaina, emitantzia) diagnostiko osatuen multzo baten bitartez.
3.
Garapen-kontrola eta ESS EPICS ingurunean integratzea.

IRISMENA
ESS Bilbaok MEBT osoa entregatuko du Lund-eko ESSerako:
- Lau poloko imanak eta bakoitzaren elikatze-iturria.
- Buncher irrati-maiztasuneko barrunbeak.
- Maila baxuko irrati-maiztasuneko sistema (LLRF).
- Potentzia handiko RF anplifikadoreak eta MEBTerako dagokien banaketa.
- Chopper azkarra eta sorta gelditzeko gailua (beam dump).
- Sortaren instrumentazioa.
- Huste-sistema.
- Katigamendu-sistema.
- Euskarri mekanikoa, bateak, hodiak eta ontziak.

GAITASUNA ETA GARAPENA
Simulazioa eta modelaketa
MEBTeko osagaiak fisikaren eta ingeniaritzaren hainbat esparrurekin lotuta daude. Analisi elektromagnetikoa Comsol Multiphysics-en bidez, termomekanikoa Ansys-en bidez, diseinu mekanikoa eta integrazioa CATIAren bidez, partikulen miaketa GPT bidez edo sorten dinamika TraceWin-en bidez.
Simulazioa eta modelaketa
Beam dynamics
Termomekanika
Karakterizazio esperimentala
MEBTaren osagaiak bereizteko eta onartzeko, hainbat proba mekaniko, huste-proba, mugimendu-proba, proba elektriko eta elektroniko egiten dira. Errendimendu elektromagnetikoa bereizteko (BPMak, Buncher, Chopper azkarra) proba espezifikoak lantzen dira. Proba horietan ESS-Bilbaoko ekipamendua erabiltzen da.
Lau poloko imanak
BMP
Chopper
Kontrola eta elektronika diseinatzea eta lantzea
ESS –Bilbaok MEBTaren elektronika diseinatzen eta lantzen du; bereziki datuak eskuratzearekin eta anplifikazioarekin lotutakoa. Simulazioak, eskemak, PCBako diseinuak eta MEBTak eskatutako osagai elektronikoetarako 3D ereduak egiteko ahalmena eskaintzen du Altium Designer-ek.
MEBTaren kontrola ESS EPICS ingurunean sartuta dago eta ingeniaritzako interfaze grafikoak lantzen dira CSS erabiliz.