Fabrikazioa

ESS Bilbao barruko fabrikazio-dibisioa kontzeptuzko eredu bat —bere eskaerekin eta zehaztapenekin— hartzeaz eta, azken instalaziora arte, prozesuarekin jarraitzeaz arduratuko da.

Urrats horien barne daude fabrikaziorako diseinu mekanikoa eta elektrikoa. Osagai bakoitzak behar dituen prozesuak kontuan hartzen baditugu, lehen urratsa osagai horren beharra eta hura fabrikatzeko modu egokia aztertzea da. Ondoren, 3D eredu bat ezarri eta aztertuko da. 3D eredu horrekin baldintzak (tolerantziak, hutseko zehaztapenak, zehaztapen elektrikoak) betetzen direla egiazta daiteke. Horrela, fabrikaziorako 2Dko aldez aurreko diseinu bat egin daiteke.

SCOPE

IRISMENA

Diseinatutako ia osagai guztiak fabrikatzeko, gure inguruan aurkitzen ditugun bazkideen zerrenda luzea dugu. Bazkideen jarduketa-esparruak bi alde nagusitan sailka daitezke:
  • Hornitzaile komertzialak.
  • Fabrikatzaileak.

Zati horietako bakoitzak bere dibisioak ditu espezialitatetan banatuta. Bestalde, ESS Bilbaok lan horiek egiteko bere instalazio propioak ditu. Kanpoko bazkideei zerbitzuak eskaintzeko aukera duten instalazio horiek ihes- eta gasgabetze-probak egiteko eta EBWarekin soldadura aurreratuko instalazioa egiteko hutseko laborategia dira.

Osagaiak fabrikatu ondoren, ESS Bilbaok behar diren baldintzak probatzeko eta azken muntaia egiteko —gure instalazioetan edo gure bazkideen instalazioetan— ahalmena dauka.