Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Zientzia Astea Bilbao

6th azaroa 2019 - 10th azaroa 2019

Bizkaia Aretoak 20 txoko baino gehiago eta 30 jarduera inguru hartuko ditu aurtengo Zientzia Astean. Jardueren artean, tailerrak, solasaldiak, bisita gidatuak eta ibilaldiak izango dira aukeran, besteak beste. Zientziak, teknologiak eta berrikuntzak bere egingo dute Alvaro Siza arkitekto ezagunak diseinatutako eraikina. Zientzia Club ekitaldia ere Bizkaia Aretoan bertan egingo da.

NEUTROIAK ETA EGUNEROKO BIZITZA

Oso txikiak dira, ez ditugu ikusten, baina bertan daude, eta gainera oso garrantzitsuak dira gure eguneroko bizitzan: neutroiak dira. Txoko honetan modu ulerterrazean erakutsiko digute nola funtzionatzen duen partikulen azeleragailu batek eta zergatik diren neutroiak hain garrantzitsuak gizartean eta gutako bakoitzaren eguneroko bizitzan.

Joko interaktiboen, aplikazioen eta bideoen laguntzaz, deskubrituko dugu neutroiak bitarteko ideala direla materialak aztertzeko, ikasiko dugu nola funtzionatzen duen partikulen azeleragailu batek eta ikusiko ditugu neutroiei esker egunerokoan erabiltzen ditugun aurrerapenen adibideak.

 

Xehetasunak

Hasiera:
6th azaroa 2019
Amiera:
10th azaroa 2019
Webgunea:
http://zientzia-astea.org/es/zientzia-astea-bilbao/