Egun osoa

Zientzia Astea Bilbao

Bizkaia Aretoak 20 txoko baino gehiago eta 30 jarduera inguru hartuko ditu aurtengo Zientzia Astean. Jardueren artean, tailerrak, solasaldiak, bisita gidatuak eta ibilaldiak izango dira aukeran, besteak beste. Zientziak, teknologiak eta berrikuntzak bere egingo dute Alvaro Siza arkitekto ezagunak diseinatutako eraikina. Zientzia Club ekitaldia ere Bizkaia Aretoan bertan egingo da.